“Zoritxarrez, oraindik ere sexualitatea gorputz gazte eta heterosexualekin lotzen da”

“Zoritxarrez, oraindik ere sexualitatea gorputz gazte eta heterosexualekin lotzen da”

Helduen sexualitateaz jardun dugu gaurkoan Harremanak Elkarteko Olatz Berastegirekin. Jendartean dauden mitoen inguruan hausnartu dugu, eta estereotipoetatik kanpo kokatzen diren gorputz ororen sexualitatea aldarrikatu du. Ugalketarekin lotzen da oraindik ere sexualitatea, eta mito hori apurtzearen beharra azpimarratu du. Azkenik, “La vida empieza hoy” filma gomendatu digu, hirugarren adineko jendearen sexualitatean murgiltzeko.