Garai batean egunkariak jaten genituen. Hitzez hitz, esaldi bat bera ere irensteari utzi gabe. Bereziki neguko igandeetan, ez zegoen gauza hoberik gosaldu bitartean egunkariak irakurtzea baino. Orain ez bezala, denbora ematen genuen irakurtzen, denbora genuelako. Izan ere, orduei flakatzeko dieta jarri dietenetik ematen du ez dugula ezertarako astirik. Garai haietako ordu luze eta lodiak faltan botatzen ditut, gogoeta nostalgikoek ezer gutxi balio duten arren.

Akaso gurea bezalako gizarteetan ahalegin handirik egin behar ez dugunez gosea asetzeko, hura beste leku batzuetara desbideratzen dugu. Hala, niaren aterpean hamaika gose proiektatzen ditugu gure ezdeusa despistatzeko: betiko jakin, atsegin, diru edo ondasun goseari gehitu beharko zaizkie egungo sareetakoak, like eta match gose bezalakoak.

Psikofarmakoen diktadurapean bizi gara aspaldi. Pandemiak, beste hainbat gauzatan bezala, agerian utzi du osasun sistema publikoak osasun mentalarekin duen utzikeria

Ohartarazita geunden. Sinesgogorrenek ere behingoz onartuko dute fikzioak abisu eman zigula.

Lan kontuak direla-eta Andaluzian egotea egokitu zait azken bero boladan. Bertan udara gero eta goizago dator, eta aurten udaberriak nekez izan du aukera burua ateratzeko.

Metabertsoa hedabideetan bolo-bolo hizpide dela ikusten dugun honetan, Putinen erasoa etorri zaigu Mendebaldeko paradisu artifizialei enbarazu egitera.

Gure garai bateko bizitza nonbait gelditu da izoztua edo. Askotariko bizitzak daude, eta jakina, zentzu gutxi dauka «bizitza» singularrean aipatzeak. Baina akaso badugu orain gizakiok amankomunean pandemiak areagotu duen zerbait.

Gabonak ate joka ditugu oraintxe bertan, eta urtero bezala hasiko dira familiak zoratzen. Barkatu, hobeto esanda, familietako batzuk, ia gehienetan emakumeak.

Zaharrek islatzen dute erabat gure gizarteak baztertzen duen guztia edo, hobeto esanda, gizarte horrek eraikitako zahartzaroan pairatzen dute haiek funsgabe hamaika zama.

Boom-boom! Eztanda egin du medioetan «baby boom»-aren belaunaldia osatzen dugunon pentsioen auziak.

Emozioek ba al dute ideologiarik? Printzipioz badirudi ezetz, emozioak gure baitako edo inguruko aldaketen/estimuluen aurrean gure gorputzak ematen dituen erantzun edo erreakzio organikoak direlako, izan fisiologikoak, psikologikoak edo konduktualak.

Mari Karmenek 80 urte ditu. Pandemian zehar, bere gurpil-aulkian eserita, apenas bota du hitzik, bere baitara bildurik.

Banakako eta taldeko helburua kutsatua ez izatea bilakatu den honetan, Marina Garces filosofo kataluniarrak batak bestea kutsatzea proposatu zigun azken Feministaldian, zehazki pentsamenaren bidez eragiten den kutsadura baliatuz.

Hausnarketa eta gozamen iturri dira euskara eta feminismoa txirikordatuak ikusten ditugun bakoitzean gure bizitzen dinamikak aztertzeko.

Hausnarketa eta gozamen iturri dira euskara eta feminismoa txirikordatuak ikusten ditugun bakoitzean gure bizitzen dinamikak aztertzeko.

Maskara jarri diozu mugikorrari baina, halere, ez zara kontrol-kutsaduratik libratu. Hor dabil teknologiak suspertzen duen dopamina jo eta ke zure nahia irabazi arte.

Sistema ekonomiko suntsitzaile honek ekarritako egoera pandemiko berri honetan, etorkizuna irudikatzeko baieztapen erabatekoak baino, galderak ditugu.

Zer ikasiko dugu bizitzen ari garen konfinamendu egoeratik? Zer ondorio izango ditu horrek guztiak gure ikuspuntu, jarrera eta ekintza politikoetan, pertsonaletan zein sozial-komunitarioetan? Eta gizartean?

Diskurtso hegemonikoek zutabe-balio irmoetan finkatuak egonagatik nolabaiteko malgutasuna erakuts dezakete beren mundu ikuskera eta interesak igortzerakoan.

Gurasoak kezkatuta daude. Irakasleak kezkatuta daude. Eta adin txikikoak, bitartean, haur zein nerabe, beraien bizitzarekin aurrera doaz pantailaren aurrean. Bizitzaren gaindigitalizazioaren aurrean, beraz, zer egin? Nola jokatu?

Egungo bizimoduaren ezaugarrietako bat dirudi errealitateak –betikoak, garai batean harraskatzen, musukatzen, ukitzen genuen errealitate horrek– nonbaitera alde egin duela. 

Ez dakizu zer norabide hartu zure bizitza profesionalean? Konfiantza galdu duzu zure garai bateko abilidade sendoetan? Ez zara ondo moldatzen ziurtasun-gabezia kudeatzerakoan? Azken boladan burumakur zabiltza, borrokarako gogoa eta kemena galduta?

Gaur egun horrenbeste erabiltzen dugun «freelance» anglizismoa ahotan hartzean, balizko askatasunetik zenbait enplegu-emailerentzat bere lana saltzen duen langileaz ari gara.

Ez dago munduan okerreko gorputz transik. Izan ere, jaio garen materialtasun horretatik abiatzen dugu denok bizitza eta gorputz guztiak dira duin eta maitagarri. Indar-ideia hori defendatzen du Miquel Misse soziologo eta aktibista transak “A la conquista del cuerpo equivocado” liburuan.

Bagara, hor gaude, eta ospatzekoa da historiaren atzealdean emakume aitzindariek abiarazi zuten borroka politikoari esker egun gozatzen eta pairatzen dugun orainaldi zabal eta labaingarri hau.