Nolako pentsamendua dugu gurasotasunaz eta gurasoen rolaz? Aitatasunaz hausnartzen al dugu amatasunaz bezainbeste? Eta nolako eragina du horrek umeen heziketan?

Haurtzarotik heldutasunerako etapa errebelde samarra da nerabezaroa. Harreman berriak egiteko parada eta gorputzean izandako aldaketak onartzeko garaia izaten da. Baita harreman sexual eta afektiboetan egin beharreko kudeaketa zehazteko garaia ere.

Haurrek jasotzen duten opari kopuru handiegiaz eta jostailuen erabileraz hitz egin digu Olatz Berastegik. Zehazki, aipatu du jostailuak ez direla neskentzat edo mutikoentzat izaten, jostailuak baino ematen zaien erabilera dela sexista. 

Haur Hezkuntzan sexualitatea lantzea etorkizuneko harreman ereduetarako zeinen garrantzitsua den azaldu digu Olatz Berastegik.