Abiaduraren eta errepidearen arriskuen inguruko prebentziorako proiektua da eta eragile ugarik hartuko du parte.

Iaz bezala, herriko ikasleekin lanketa egingo dute, baina aurten «indar berezia» jarri nahi du Udalak gurasoen sentsibilizazioan.

Urola bailaran arazo bati erantzun nahi dion ekimena da; inguru horretan azken urteotan gertatzen ari den auto eta moto istripu kopuru beldurgarriari eta hauen ondoriei aurre egiteko sortutakoa.

Elena Rikondo Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateko gizarte langilea Deustuko Gizarte Laneko 3. mailako ikasleekin izan zen atzo, Errezilen martxan jarri zuten proiektuaren nondik norakoak azaltzen.

Saioaren helburua da abiaduraren gaia etxean eta ikasgelan nola landu daitekeen aztertzea. Harremanakeko kideek gidatuko dute solasaldia, eta saioa doakoa bada ere, maiatzaren 11 izango da izena emateko azken eguna.

Saioaren helburua da abiaduraren gaia etxean eta ikasgelan nola landu daitekeen aztertzea. Harremanakeko kideek gidatuko dute solasaldia, eta saioa doakoa bada ere, maiatzaren 11 izango da izena emateko azken eguna.

Erabaki oker bakar batek goitik behera aldatu edota betirako itzali dezake bizitza. Ideia hori behin eta berriro errepikatu dute gaur Soreasu antzokian hitza hartu duten lagunek, Bizitzaz blai egitasmoaren hasierako ekitaldia.

“Alkohola, drogak eta abiadura, nahasketa txarra dira”. “Istripu ia guztiak saihes daitezke, zentzuz jokatuz gero”. “Pentsatu zuen inguruan zenbat jende gazte zauritu den, edo hil”. Horrelako eta antzeko esaldi asko entzun dituzte gaur goizean Azpeitiko Soreasu antzokian.

Errezilen hartutako bideari jarraituz, Bizitzaz Blai proiektua jarri dute martxan. Ikasle eta gurasoekin hainbat saio egingo dituzte, haien kontzientzietan eragiteko asmoz. Hainbat eragile eta norbanako aritu dira proiektua osatzeko lanetan.

Apirilaren 4an jarriko dute martxan proiektua, istripu baten eszenaratzearekin. Bertan parte hartuko dute auto istripu baten aurrean paper ezberdinak jokatzen dituzten norbanakoek: suhitzaileek, medikuek edota udaltzainek.

Hamasei urterekin moto istripua izan zuen Jon Galarragak (Goiatz, 1985), eta, ordutik, gurpil aulkian dago. Trafiko istripuak saihesteko asmoz, Bizitzaz Blai heziketa prozesua landu dute, eta azaroaren 4ko testigantzen saioan bere esperientzia kontatu zien haurrei Jon Galarragak.

Errepideko istripuak saihesteko, Bizitzaz Blai proiektua jarri dute martxan Errezilen. Gaur, azaroak 4, testigantzen saioa egin dute haurrekin. 

Datuek hitz egiten dute. Errezilgo bost mutil hil dira azken hamar urteotan moto eta auto istripuetan. 5 eta 35 urte bitartean zituzten. Herriak 600 biztanle inguru ditu, eta esan gabe doa zifra ikaragarria dela.

Azken hamar urteotan Errezilgo bost mutil hil dira moto eta auto istripuetan, eta horrek eragiten dien kezkari erantzunez, heziketa prozesu bat jarriko dute abian udalak, Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Harremanak Osasun Zentroak.