Hausnarketa eta gozamen iturri dira euskara eta feminismoa txirikordatuak ikusten ditugun bakoitzean gure bizitzen dinamikak aztertzeko.

Bagara, hor gaude, eta ospatzekoa da historiaren atzealdean emakume aitzindariek abiarazi zuten borroka politikoari esker egun gozatzen eta pairatzen dugun orainaldi zabal eta labaingarri hau.