Ekainaren 28a, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna, aldarrikapen eguna gehiago da ospakizun eguna baino. Orlandoko eraso homofoboak jende guztiaren gaitzespena eta salaketa eragin bazuen ere, eguneroko jarrera homofoboek eta heteroarauaren araberakoek bizi-bizirik dirautelako gugan.

Sexu-joera edo orientazio sexuala pertsona baten nahi erotiko edo amodiozkoen objektua da, bere sexualitatearen beste agerpena izanik