Antisorgailu mota askoren artean aukera dezakegu. Batzuek beste batzuek baino hobeto funtzionatzen dute haurdunaldia prebenitzeko.

Baginako eraztuna, emakumeentzako preserbatiboa, gizonezkoentzako preserbatiboa… Bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta egoeraren arabera bat edo bestea da komenigarria Olatz Berastegik azaldu duenez.

Gizonezkoen preserbatiboa da antisorgailu erabiliena. Baina nola jarri behar da? Eta kendu? Olatz Berastegi sexologoak zakila irteterakoan ondo heltzea garrantzitsua dela azaldu digu.