Gure garai bateko bizitza nonbait gelditu da izoztua edo. Askotariko bizitzak daude, eta jakina, zentzu gutxi dauka «bizitza» singularrean aipatzeak. Baina akaso badugu orain gizakiok amankomunean pandemiak areagotu duen zerbait.

2022a izango omen da pandemia kontrolatuko den urtea, dela pandemia, dela plandemia dela delakoa… Azken bi urte hauek eromena izan dira. 

Atzo egunkari batean irakurri nuen elikadura zailtasunak %50 gehitu direla gazteen artean pandemiaren ondorioz. Ikaragarria da datu hori eta datu horrek atzean dakarren guztia.

Mari Karmenek 80 urte ditu. Pandemian zehar, bere gurpil-aulkian eserita, apenas bota du hitzik, bere baitara bildurik.

Covid-19a luzaroan gogoratuko dugu garai hau bizi izan dugun guztiok. Beldurrezko pelikula luze bat balitz bezala, bukaerako argia ikusten kostatzen zaiguna.

Banakako eta taldeko helburua kutsatua ez izatea bilakatu den honetan, Marina Garces filosofo kataluniarrak batak bestea kutsatzea proposatu zigun azken Feministaldian, zehazki pentsamenaren bidez eragiten den kutsadura baliatuz.

2020ko abendua. Urte luzez gogoratuko gara igaro den urteaz. Oroitzen naiz Azpeitiko inauterietan tipo bat ikusi genuela koronabirusez mozorrotuta, eta bere laguna txinatarrez jantzita.

A zer-nolako urte zail eta xelebrea daramagun… 2021a lasaiagoa etorriko ote da! Alabarekin konfinamendu garaian serieak ikusten hasi nintzen, une haiek bion artean konpartitzen genuen denbora bihurtuz.

Sistema ekonomiko suntsitzaile honek ekarritako egoera pandemiko berri honetan, etorkizuna irudikatzeko baieztapen erabatekoak baino, galderak ditugu.

Zazpigarren astea etxean konfinaturik gaudela, pandemia arraro batek gure lurraldea eta mundu osoa jo ondoren. Zazpi aste informazioa lortzeko bide ezberdinez hausnartzeko eta eztabaidatzeko.

Zer ikasiko dugu bizitzen ari garen konfinamendu egoeratik? Zer ondorio izango ditu horrek guztiak gure ikuspuntu, jarrera eta ekintza politikoetan, pertsonaletan zein sozial-komunitarioetan? Eta gizartean?