Garai batean egunkariak jaten genituen. Hitzez hitz, esaldi bat bera ere irensteari utzi gabe. Bereziki neguko igandeetan, ez zegoen gauza hoberik gosaldu bitartean egunkariak irakurtzea baino. Orain ez bezala, denbora ematen genuen irakurtzen, denbora genuelako. Izan ere, orduei flakatzeko dieta jarri dietenetik ematen du ez dugula ezertarako astirik. Garai haietako ordu luze eta lodiak faltan botatzen ditut, gogoeta nostalgikoek ezer gutxi balio duten arren.
itziar elizondo
Akaso gurea bezalako gizarteetan ahalegin handirik egin behar ez dugunez gosea asetzeko, hura beste leku batzuetara desbideratzen dugu. Hala, niaren aterpean hamaika gose proiektatzen ditugu gure ezdeusa despistatzeko: betiko jakin, atsegin, diru edo ondasun goseari gehitu beharko zaizkie egungo sareetakoak, like eta match gose bezalakoak.
Metabertsoa hedabideetan bolo-bolo hizpide dela ikusten dugun honetan, Putinen erasoa etorri zaigu Mendebaldeko paradisu artifizialei enbarazu egitera.
Emozioek ba al dute ideologiarik? Printzipioz badirudi ezetz, emozioak gure baitako edo inguruko aldaketen/estimuluen aurrean gure gorputzak ematen dituen erantzun edo erreakzio organikoak direlako, izan fisiologikoak, psikologikoak edo konduktualak.