
Ikastetxeak eta udalak
Ikastetxeak
Azken urteotan hainbat udal eta ikastetxeekin aritu gara lanean. Talde lanean aritzen gara, pertsonak aintzat harturik, zailtasun edo erronka ezberdinen aurrean errekurtso ezberdinak eskura jarriz.
Ibilbidea
Egungo proiektuak
Osasun mentalari buruzko hitzaldi eta formazioak
Hernaniko BHI eta Etxarri Aranatzeko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean.
Bideberri Mankomunitatea
Bideberri Mankomunitatean Prebentzioa lantzen Elgetako eskolan guraso eta Ikasleekin
Berrobi, Altzo, Asteasu eta Larraulgo LHko ikasleak
Berrobi, Altzo, Asteasu eta Larraulgo LHko ikasleekin Sexuen Heziketa eta Hezkidetza egitasmoa.
Urola-Garaia Mankomunitatea
Urola-Garaia Mankomunitatean indarkeria matxistaren prebentzioa bertako ikastexeetan.
Aizarnazabalgo Gizarte Zerbitzuak
Aizarnazabalgo gizarte zerbitzuekin elkarlanean bizikidetzan oinarritutako saioak eskaintzen eskolako irakasle eta gurasoei. Aholkularitza pedagogikoaren arduradunak .
Berastegin Berdinbidean zerbitzua
Berastegiko herrian Berdinbidean zerbitzuarekin elkarlanean eskolan hezkidetza programaren arduradunak, Ikasle eta gurasoekin lan egin dugu.
Getariako Udala
Getariako Udaleko Ongizate-Sailarekin elkarlanean, Bizikidetza eta Hezkidetza egitasmoa. Guraso-Eskola eta ikastetxeko irakasleentzat aholkularitza-pedagokikoa.
Astigarragako Udala
Astigarragako Udalaren Gizarte Zerbitzu Sailarekin elkarlanean: Astigarragako eskola eta Arantzazuko ama ikastetxean Bizikidetza saioak, ikasle, guraso eta irakasleekin.
Aizarnazabalgo Udala
Aizarnazabalgo udalarekin elkarlanean, bizikidetza eta hezkidetza egitasmoa.
Donostiako Santo Tomas Lizeoa
Donostiako Santo Tomas Lizeoan, sexuen hezkuntzako programaren arduradun.
Ordiziako Udala
Ordiziako Udaleko Berdintasun-Sailarekin elkarlanean, Ordiziako ikastetxeetan hezkidetza-egitasmoa integralaren arduradun.
Urnietako Udala
Urnietako Udaleko Ongizate-Sailarekin elkarlanean, Urnietako ikastetxeetan Sexuen hezkuntza, tratu onak eta hezkidetza-egitasmo integralaren arduradun.
Tolosako Udala
Tolosako Udaleko Berdintasun-Sailarekin elkarlanean, Tolosako ikastetxeetan hezkidetza-egitasmoa integralaren arduradun.
Zarauzko Udala
Zarauzko Udaleko Berdintasun eta Hezkuntza-Saileekin elkarlanean ikastetxeetan sexologia eta berdintasunean oinarritutako prebentzio- egitasmoaren arduradun.
Albiztur, Errezil eta Bidaniako udalak
Albiztur, Errezil eta Bidaniako herrietan genero indarkeria ekiditeko, hainbat jarduera. Herriko emakumeekin berdintasunaren aldeko kafe-tertuliak, gazteekin berdintasuna lantzeko aholkularitza eskaintzen, eskoletan hezkidetza egitasmoak (irakasle, guraso eta ikasleek hartzen dute parte…). Berdinbidean programaren baitan.
Saiaz Mankomunitatea
Saiaz Mankomunitatearekin elkarlanean Berdintasun-Planaren diseinua. Hala nola, Albiztur eta Bidaniako herrietan hezkidetza-egitasmo integrala, eta herrian berdintasun arloko hainbat jarduera.
Zumarraga eta Urretxuko udalak
Zumarraga eta Urretxuko udaleetako Ongizate-Saileekin sexuen hezkuntza, tratu onak eta hezkidetzan oinarritutako egitasmoa martxan. Bertako ikastetxeetan irakasle, guraso eta ikasleekin lanean.
Aurreko proiektuak
Saiaz Mankomunitatea eta Errezilgo Udala
Saiaz Mankomunitatea eta Errezilgo Udalarekin batera Bizitzaz Blai egitasmoa.
Agoitzko Taupada Haur Eskola
Agoitzko Taupada Haur Eskolan Sexuen Heziketa eta Hezkidetza egitasmoa.
Azpeitiko Udala
Azpeitiko Udaleko Ongizate-Sailarekin Bizitzaz Blai egitasmoa DBH, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxe guztietan.
Zumaiako Udala
Zumaiako Udaleko Berdintasun-Sailarekin elkarlanean, indarkeria matxista ekiditeko hezkidetza-egitasmo integralaren arduradun. Herriko ikastetxe guztiek parte hartzen dute, eta herritarrei begirako formazioa eta aholkularitza eskaintzen dugu.
Ikaztegietako Udaleko Gizarte-Zerbitzuekin elkarlanean, bizikidezta-plana ikastetxean.
Tolosako Udaleko Berdintasun-Sailarekin elkarlanean Beldur Barik programaren trebakuntzaren arduradun.
Anoeta eta Irurako udaleetako Gizarte-Zerbitzuekin elkarlanean, menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzat formazio-tailerra. Berdinbidean programaren baitan.
Zumarraga eta Urretxuko udaleetako Gazteria-Sailarekin elkarlanean sexuen hezkuntza bertako ikastetxeetan; aukera-berdintasunean oinarritutako gazteei zuzendutako aholkularitza-zerbitzua
Azpeitiko Udaleko Gizarte-Zerbitzuarekin menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzat formazio-tailerra San Martin Zaharren egoitzan.
Saiaz Mankomunitatearekin elkarlanean, menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzat formazio-tailerra.
Zestoako Udaleko Gazteria-Sailarekin elkarlanean gazteei zuzendutako indarkeriaren prebentzio-egitasmoa.
Azpeitiko Udaleko parekidetasun-sailarekin elkarlanean, indarkeria matxista ekiditeko hezkidetza-egitasmo integralaren arduradun. Herriko ikastetxe guztiek parte hartu dute eta herritarrei begirako formazioa eta aholkularitza eskaini dugu.
Azkoitiko Udaleko Ongizate-sailaren Berdintasun-alorrarekin elkarlanean, indarkeria matxista ekiditeko hezkidetza-egitasmo integralaren arduradun. Herriko ikastetxe guztiek parte hartu dute eta herritarrei begirako formazioa eta aholkularitza eskaini dugu.
Hezkuntza
Hezkuntza proiektuak

Kontaktua
Hitz egin dezagun
Deitu, idatzi edo gerturatu. Lehen kontaktua konpromisorik gabekoa da, eta hurbileneko zentroan hartuko zaitugu.