Haurrentzako psikomotrizitatea

Haurrak · Osasuna

Haurrentzako psikomotrizitatea

Aucouturier praktika psikomotorra, jolasa oinarri, banaka zein talde txikian.

NonAzpeitia 1 · Azpeitia 2 · Donostia
E gokiena bihotza buruan eta burmuina bularrean edukitzea litzateke, horrela maitasunez pentsatu eta jakinduriaz maitatuko genuke.
Mafalda

Aucouturier Praktika Psikomotorrean espezializatutako psikomotrizistak gara.

Bilboko PEI-EIP Psikomotrizitate Praktikako Eskolan  EIA (École International Aucouturier) eta Luzaro Psikomotrizitate Eskolan formatuak.

Guretzat, Aucouturier Psikomotrizitate Praktika oinarria izanik, haurrak bere gorputz adierazpenaren bidez, bere emozioak zein zailtasunak adierazten dituela ulertzen dugu. Ez ditugu gorputza eta psikea banatzen, haurra modu integral batean ikusten dugu; horregatik haurra bera izango da bere aldaketaren protagonista, JOLASA prozesuaren oinarria izanik.

Banakako eta talde txikiko psikomotrizitate-laguntza eskaintzen dugu, haurrak elkar eraginean hazten eta hezten direla ulertzen dugulako, elkarri begira, elkar imitatuz, proposamenak eginez, jolasa sortuz eta baita ere elkarren artean sortzen diren gatazketatik, horiei konponbidea ematen ikasiz.

Bide honetan, bi psikomotrizista egongo gara taldeetan, haurrei segurtasuna eta afektua eskainiz. Beraiei irekiak, haur bakoitza onartuz, espazio seguru bat eraikiz, bai fisikoki zein emozionalki, bakoitzak, den bezala adierazteko askatasuna sentitu dezan.

Banakako laguntza eskaintzen dugu kasuaren arabera.

Noiz izan daiteke beharrezkoa psikomotrizitate laguntza?

  • Zailtasun psikomotoreak daudenean
  • Zailtasunak ikusten ditugunean, irudimen falta, besteekin jolasteko zailtasuna…
  • Lotsa eta helduekiko dependentzia handia dagoenean
  • Familiakoengandik banatzeko zailtasuna agertzen denean
  • Beldurrak edo fobiak daudenean
  • Harremanetan zailtasunak antzematen direnean
  • Frustrazioa kudeatzeko zailtasuna agertzen denean

Non

Hiru espazio, lasaitasunez diseinatuak

Azpeitia 1

Ildefonso Gurrutxaga kalea, 3 · behea
20730 Azpeitia, Gipuzkoa

Azpeitia 2

Foru Pasealekua ibilbidea, 14
20730 Azpeitia, Gipuzkoa

Donostia

Bitoriano Iraola plaza, z/g
20001 Donostia, Gipuzkoa

Kontaktua

Hitz egin dezagun

Deitu, idatzi edo gerturatu. Lehen kontaktua konpromisorik gabekoa da, eta hurbileneko zentroan hartuko zaitugu.