Haurrentzako terapia integral sistemikoa

Haurtzaroa bizitzako etapa garrantzitsua da, urte hauetan barneratzen eta eraikitzen dugun guztiagatik.

Harremanak Elkartean haurtzaroari garrantzia handia ematen diogu, beraien eboluzioari eta beharrei. Etapa bakoitzean dituzten ezaugarri eta beharrei berebiziko garrantzia emanez, haurrei zuzendutako psikoterapia zerbitzua eskaintzen dugu.

Psikoterapiak aukera ematen die haurrei laguntza emozionala jasotzeko pairatzen dituzten momentu gogorretan, beraien arazoen aurrean soluzioak topatzen laguntzeko eta beraien emozioak ulertzen laguntzeko. Haurraren familiak eta inguruneak ere berebiziko garrantzia dute prozesuan. Bere inguruan aldaketak eman eta begirada zabaltzeak (familia, eskola sisteman) onurak eragiten dituenez, zuzenean haurraren ongizatean eragina izango du.

Psikologia Sistemikoa gure ardatza da haurrekin lana egiterako garaian, begirada haurrarengan eta bere inguruarengan jarrita, prozesuan zehar eragile guztiak integratuz.

Profesionalak

Non

Azpeitia 1

Ildefonso Gurrutxaga Kalea, 3
20730 Azpeitia, Gipuzkoa

GEHIAGO JAKIN

Azpeitia 2

Foru Pasealekua Ibilbidea, 14
20730 Azpeitia, Gipuzkoa

GEHIAGO JAKIN

Donostia

Plaza Bitoriano Iraola z/g
20001 Donostia, Gipuzkoa

GEHIAGO JAKIN