Haurrentzako banakako
zein taldeko psikomotrizidadea

“Egokiena bihotza buruan eta burmuina bularrean edukitzea litzateke, horrela maitasunez pentsatu eta jakinduriaz maitatuko genuke.

– Mafalda

Acouturier Praktika Psikomotorrean espezializatutako psikomotrizistak gara. 

Bilboko PEI-EIP Psikomotrizitate Praktikako Eskolan  EIA (École International Aucouturier) eta Luzaro Psikomotrizitate Eskolan formatuak. 

Guretzat, Acouturier Psikomotrizitate Praktika oinarria izanik, haurrak bere gorputz adierazpenaren bidez, bere emozioak zein zailtasunak adierazten dituela ulertzen dugu. Ez dugu gorputza eta psikea separatzen, haurra modu integral batean ikusten dugu. Haurra bera izango da bere aldaketaren protagonista, JOLASA prozesuaren oinarria izanik.

Talde txikiko psikomotrizitate-laguntza eskaintzen dugu, haurrak elkar erlazioan hazten direla ulertzen dugulako, elkarri begira, elkar imitatuz, proposamenak eginaz, jolasa sortuz eta baita ere elkarren artean sortzen diren gatazketatik, horiei konponbidea ematen ikasiaz. 

Bide honetan, bi psikomotrizista egongo gara taldeetan, haurrei segurtasuna eta afektua eskainiz. Beraiei irekiak, haur bakoitza onartuz, espazio seguru bat eraikiz, bai fisikoki zein emozionalki, bakoitza den bezela adierazteko askatasuna sentitu dezan.

Banakako laguntza eskaintzen dugu kasuaren arabera.

Noiz izan daiteke beharrezkoa psikomotrizitate laguntza?

  • Zailtasun psikomotoreak daudenean
  • Jolasean zailtasunak ikusten ditugunean, imaginazio falta, besteekin jolasteko zailtasuna…
  • Lotsa eta helduekiko dependentzia handia dagonean
  • Separatzeko zailtasuna
  • Beldurrak edo fobiak daudenean
  • Harremanetan zailtasunak daudenean
  • Frustraziorako zailtasuna agertzen denean

Gure psikomotrizidade saoiei buruz jakin nahi ? Jarri gurekin harremanetan.






    Harremanak-en EBko DBEO betetzen dugu eta, beraz, zure datuak ziur daude. Gainera, gure pribatutasun-politika onartu behar duzu inprimaki bat bidaltzean:

    • Arduraduna: harremanak.eus
    • Helburua: zure eskaera kudeatu ahal izatea.
    • Legitimazioa: zure berariazko baimena.
    • Hartzailea: zure datuak Cloudways-en gordeko dira - Gure hosting hornitzailea-, eta horrek ere DBEO betetzen du.
    • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@harremanak.eus helbidean.

    Profesionalak

    Non

    Azpeitia 1

    Ildefonso Gurrutxaga Kalea, 3
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa

    GEHIAGO JAKIN

    Azpeitia 2

    Foru Pasealekua Ibilbidea, 14
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa

    GEHIAGO JAKIN

    Donostia

    Plaza Bitoriano Iraola z/g
    20001 Donostia, Gipuzkoa

    GEHIAGO JAKIN