Harremanak

Osasun zentro integralak · Azpeitia eta Donostia

Harremanak
Osasun Zentro Integralak

Psikoterapia, arreta goiztiarra, psikomotrizitatea, logopedia eta hezkuntza. Pertsonei eta haien harremanei begira, 2008tik.

Pertsonari, emozioei eta harremanei espazio atsegin eta ulerkor bat eskaintzen diegu.

Harremanak psikologo, sexologo, psikomotrizista, logopeda eta hezitzailez osatutako lantalde bat da. Hiru zentro ditugu, bi Azpeitian eta bat Donostian, eta Gipuzkoako hainbat udal eta ikastetxerekin egiten dugu lan.

Lantalde osoa ezagutu
0zentro
0profesional
0urtetik lanean
0udal eta ikastetxe

Osasuna

Zerbitzu bat bizitzako etapa bakoitzerako

Haurtzarotik helduarora, banaka, bikotean edo taldean. Psikologia sistemikoa eta genero-ikuspegia dira gure ardatzak.

01 Arreta goiztiarra

0-6 urte bitarteko haurrentzako esku-hartzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

02 Helduentzako terapia integrala

Norbere buruarekin elkarrizketa bat, genero-ikuspegitik eta binkulo terapeutiko seguru batean.

03 Haurrentzako terapia integral sistemikoa

Haurraren, familiaren eta eskolaren begirada integratzen duen psikoterapia sistemikoa.

04 Nerabe eta gazteentzako terapia integrala

Aldaketaz beteriko etapa batean, konfiantzazko eta errespetuzko espazio bat.

05 Talde terapia

Taldea, harremanetako indarguneak eta zailtasunak ezagutzeko tresna.

06 Haurrentzako psikomotrizitatea

Aucouturier praktika psikomotorra, jolasa oinarri, banaka zein talde txikian.

07 Pilates

Postura, zoru pelbikoa eta gorputzaren kontzientzia lantzeko pilates terapeutikoa.

08 Bikote terapia eta terapia sexuala

Harremanean jartzen dugu fokoa: bide berriak eraikitzeko espazio bat.

09 Logopedia

Hizkuntza, hizketa, ahotsa eta irensketa zailtasunei aurre egiteko laguntza.

Benetako zoriona nork bere burua onartzea eta norberarekin harremanetan jartzea da.
Carl Rogers

Zentroak

Hiru espazio, lasaitasunez diseinatuak

Azpeitiko bi zentroak eta Donostiakoa hurbil eta irisgarriak dira. Bakoitzak bere talde eta espezialitateak ditu.

Harremanak Azpeitia 1 Arreta goiztiarra

Azpeitia 1

Ildefonso Gurrutxaga kalea, 3 · behea
20730 Azpeitia

  • Arreta goiztiarra
  • Helduentzako terapia integrala
  • Haurrentzako terapia integral sistemikoa
  • Nerabe eta gazteentzako terapia integrala
  • Talde terapia
  • +2
Ana Elosegi SernaZuzendariaAna Elosegi Serna
Harremanak Azpeitia 2

Azpeitia 2

Foru Pasealekua ibilbidea, 14
20730 Azpeitia

  • Helduentzako terapia integrala
  • Haurrentzako terapia integral sistemikoa
  • Nerabe eta gazteentzako terapia integrala
  • Talde terapia
  • Pilates
  • +1
Mireia AgirreZuzendariaMireia Agirre
Harremanak Donostia

Donostia

Bitoriano Iraola plaza, z/g
20001 Donostia

  • Helduentzako terapia integrala
  • Haurrentzako terapia integral sistemikoa
  • Nerabe eta gazteentzako terapia integrala
  • Talde terapia
  • Bikote terapia eta terapia sexuala
  • +1
Olatz BerastegiZuzendariaOlatz Berastegi

0–6 urte · Azpeitia 1

Arreta goiztiarreko zentro homologatua

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei laguntzen diegu, diziplina anitzeko talde batekin.

Hezkuntza eta komunitatea

Eskolatik herrira

Sexuen hezkuntza, hezkidetza eta bizikidetza proiektuak ikastetxeetan; sexu- eta bikote-aholkularitza zerbitzuak udalekin.

Lantaldea

Begirada anitzeko talde bat

Psikologia, sexologia, psikomotrizitatea, logopedia, pedagogia eta komunikazioa. Elkarrekin lan egiten dugu, pertsona bakoitza bere osotasunean ulertzeko.

Ana Elosegi SernaAna Elosegi SernaPsikologian lizentziatua GZ-02058. Osasun psikologoa, haur eta gazteen psikoterapeuta eta helduen psikoterapeuta. Taldeko esku-hartzea Olatz BerastegiOlatz BerastegiPsikoterapeuta RNP-M9967/ Sexologoa eta soziologoa Mireia AgirreMireia AgirrePsikologian Lizentziatua GZ-01980. Psikologia haur, nerabe eta helduekin. Miren Aiertza OdriozolaMiren Aiertza OdriozolaPsikologoa Sergio Ramos AlbénizSergio Ramos AlbénizPsikoterapeuta eta pedagogoa Ion ZiarsoloIon ZiarsoloPsikomotrizista Aitziber EstonbaAitziber EstonbaSexologoa. Soziologoa Alaia EpeldeAlaia EpeldeLogopeda Olatz IzagirreOlatz IzagirrePsikomotrizista Amaia OdriozolaAmaia OdriozolaPsikologoa Ane Izagirre HerranzAne Izagirre HerranzPsikologoa. Nerabe, gazte eta helduentzako terapia. Talde terapia. Jon Imanol Etxabe TelleriaJon Imanol Etxabe TelleriaPsikologo, Sexologo eta Abeslari Lirikoa Maddi Soroa HernandezMaddi Soroa HernandezPsikomotrizista Eneko Sarasua GarcíaEneko Sarasua GarcíaPsikologoa Ania Ibarguren ArrutiAnia Ibarguren ArrutiPedagogo Itziar Elizondo IriarteItziar Elizondo IriarteKomunikazio eta Marketin Teknikaria

Bloga eta hedabideak

Hitzez hitz

Iritzi artikuluak, elkarrizketak eta irratsaioak. Gure lantaldea prentsan eta irratian.

HItzez hitz
Iritzi artikuluak

HItzez hitz

Garai batean egunkariak jaten genituen. Hitzez hitz, esaldi bat bera ere irensteari utzi gabe. Bereziki neguko igandeetan, ez zegoen gauza hoberik gosaldu bitartean egunkariak irakurtzea baino. Orain ez bezala, denbora ematen genuen irakurtzen, denbora genuelako. Izan ere, orduei flakatzeko dieta jarri dietenetik ematen du ez dugula ezertarako astirik. Garai haietako ordu luze eta lodiak faltan botatzen ditut, gogoeta nostalgikoek ezer gutxi balio duten arren.

Bizitza elikatu
Iritzi artikuluak

Bizitza elikatu

Akaso gurea bezalako gizarteetan ahalegin handirik egin behar ez dugunez gosea asetzeko, hura beste leku batzuetara desbideratzen dugu. Hala, niaren aterpean hamaika gose proiektatzen ditugu gure ezdeusa despistatzeko: betiko jakin, atsegin, diru edo ondasun goseari gehitu beharko zaizkie egungo sareetakoak, like eta match gose bezalakoak.

Kontaktua

Hitz egin dezagun

Deitu, idatzi edo gerturatu. Lehen kontaktua konpromisorik gabekoa da, eta hurbileneko zentroan hartuko zaitugu.