
Helduak · Osasuna
Helduentzako terapia integrala
Norbere buruarekin elkarrizketa bat, genero-ikuspegitik eta binkulo terapeutiko seguru batean.
Benetako zoriona nork bere burua onartzea eta norberarekin harremanetan jartzea da.
Psikoterapia zerbitzuak zure eskura ditugu Azpeitiko Osasun Zentroan, Harremanak Zelai Luze Azpeitiko Zentroan eta Donostiako Zentroan.
Psikoterapia elkarrizketa prozesu bat da. Norberarekin izaten da elkarrizketa hori, barne ezagutza bat da, eta horren ondorioz hedatu eta eboluzionatu egiten dugu.
Lana egiterako garaian, harreman terapeutikoan eta maila emozionalean sortu den gatazkaren irtenbidean zentratzen gara. Harreman terapeutikoa garrantzitsua da, binkuloan dagoelako zauria, eta binkulo sanoa bizitzeak berebiziko garrantzia du prozesu terapeutikoan.
Psikoterapiaren oinarrian norbere buruaren ezagutza dago, eta horren kontzientzia hartzearen garrantzia, beti ezagutza prozesu bat bezala definituz. Ongizaterako beharrezkoa da norbere buruaren onarpena, norbere buruarekiko errespetua ezinbestekoa baita osasun mental ona izateko.
Lan guztia genero ikuspegitik egiten dugu. Krisi garaiko arreta, egungoa, bizitzako une berezi bakoitzari dagokion laguntzazko terapia: heriotza baten aurrean, banaketa krisiak, antsietate krisiak, bikote harreman korapilatsuak, amatasuna eta aitatasuna, tristura, zaintzaren inguruko problematika, tratu txarrak, seme alaben heziketan zailtasunak…


Profesionalak
Pertsonak, harremanen atzean
Non
Hiru espazio, lasaitasunez diseinatuak
Azpeitia 1
Ildefonso Gurrutxaga kalea, 3 · behea20730 Azpeitia, Gipuzkoa
Osasuna
Beste zerbitzu batzuk

Kontaktua
Hitz egin dezagun
Deitu, idatzi edo gerturatu. Lehen kontaktua konpromisorik gabekoa da, eta hurbileneko zentroan hartuko zaitugu.










