SEXUEN HEZKUNTZA ESKOLAN
Sexuz Zentzuz
Proposatzen dugun hezkuntza sexual mota Felix Lópezen eredu biografikoan oinarritzen da; hori baita, programan agertzen diren gai guztiak biltzen duen eredua. Eredu hori askatasun pertsonalean oinarrituta dago, baina gizartearen eta horren parte den eskolaren esku-hartzea baztertu gabe, eta hainbat balioren alde egiten du: onespenaren etika, sexuen arteko berdintasuna, pertsonarteko leialtasuna, plazer partekatua, erantzukizun partekatua, autonomia emozionala eta joera sexualen arteko berdintasuna.
Oinarriak
Gure gizartean hezkuntza afektibo-sexuala burutzeko behar handia dago honako arrazoiengatik:
- Pertsonari bere gorputz sexuduna behar bezala integratzen laguntzen diogu, baita emakumea edo gizona izateko norberak duen modua garatzen.
- Pertsonari bere sexu desirak ezagutzen laguntzen diogu, norbere adierazpenak eta besteenak bereizten lagunduz, eta jarreren erantzunkidetasunaz jabearaziz.
- Intimitatea autoestimuaren osagarria da, baita emozio mailako segurtasunaren eta konfidantzarena ere. Eskolatzeak irauten duen bitartean hezkuntza sexualak zentzu honetan oso lagungarri suertatzen da.
- Modu diskriminatzaileak baztertzen laguntzen dugu, autonomia pertsonala indartuz sinismen edo erlijio ideien aurrean. Gainontzekoen beharrak behar bezala interpretatzeko gaitasuna, enpatia alegia, sustatzen dugu, jazarpenak eta erasoak prebenitzearren












