HItzez hitz

Garai batean egunkariak jaten genituen. Hitzez hitz, esaldi bat bera ere irensteari utzi gabe. Bereziki neguko igandeetan, ez zegoen gauza hoberik gosaldu bitartean egunkariak irakurtzea baino. Orain ez bezala, denbora ematen genuen irakurtzen, denbora genuelako. Izan ere, orduei flakatzeko dieta jarri dietenetik ematen du ez dugula ezertarako astirik. Garai haietako ordu luze eta lodiak faltan botatzen ditut, gogoeta nostalgikoek ezer gutxi balio duten arren.

Egunkariak diot, pluralean. Gustuko genuen berrien izenburuak alderatzen ibiltzea, haiek orrietan hartzen zuten espazio eta kokapenaren gainean ildo editorialen nahitasuna antzematen. Hau da, irakurketari denbora emanez; eta erreportajeak, elkarrizketak, zutabeak irensten genituen bitartean, harritzen, haserretzen, pozten ginen. Hitzez hitz.

Segi irakurtzen Itziar Elizondoren artikulua Gaur8n.