Nerabe eta gazteentzako terapia integrala
Nerabezaroa bizitzako etapa garrantzitsua da, aldaketaz beterikoa, zeinean haurtzaroan sortu dena loratzen baita.
Nerabeek, aldaketa asko bizitzen dituzte, emozionalak nahiz fisikoak, eta horiek denak beraien orekan eragiten du, etapa hori oso intentsua bihurtuz, gorabehera askorekin. Norbere burua eraikitzeko garaia da, eta ingurunean birkolokatzeko momentua.
Psikoterapiak nerabeei aukera ematen die laguntza emozionala jasotzeko beraien momentu gogorretan, beraien arazoen aurrean soluzioak topatzen laguntzeko eta beraien emozioak ulertzen laguntzeko.
Nerabeek askotan beraiek ere ez dute bere burua oso ondo ezagutzen, eta sentitzen dituzten gauzei ez dakite izena jartzen , espresatzen. Psikoterapiak konfiantzazko eta errespetuzko espazioa eskainiko die, beraien burua deskubritu eta libreko espresatu ahal izateko.
Nerabearen familia eta inguruneak ere berebiziko garrantzia dute prozesuan. Bere inguruan aldaketak eman eta begirada zabaltzeak (familia, eskola sisteman) onurak eragiten baititu zuzenean nerabearen ongizatean.
Psikologia Sistemikoa da gure ardatza nerabeekin lana egiterako garaian, begirada beraiengan eta bere ingurunean jarrita, prozesuan diharduten eragile guztiak integratuz.