Sexologiarekin lotutako kontzeptuak argitu ditugu bideo honetan.

Olatz Berastegirekin gaurkoan, berdinen arteko harremanak eta genero rolek duten eragina izan ditugu mintzagai.

Heziketa afektibo-sexuala, berdintasuna eta indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko Zarauzko ikastetxe guztietan garatzen dugun hezkuntza-programa.

Zarauzko itsasoa, emakumeak boteretzeko espazio bat

Urola bailaran arazo bati erantzun nahi dion ekimena da; inguru horretan azken urteotan gertatzen ari den auto eta moto istripu kopuru beldurgarriari eta hauen ondoriei aurre egiteko sortutakoa.

Elena Rikondo Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateko gizarte langilea Deustuko Gizarte Laneko 3. mailako ikasleekin izan zen atzo, Errezilen martxan jarri zuten proiektuaren nondik norakoak azaltzen.

Nolako pentsamendua dugu gurasotasunaz eta gurasoen rolaz? Aitatasunaz hausnartzen al dugu amatasunaz bezainbeste? Eta nolako eragina du horrek umeen heziketan?

Saioaren helburua da abiaduraren gaia etxean eta ikasgelan nola landu daitekeen aztertzea. Harremanakeko kideek gidatuko dute solasaldia, eta saioa doakoa bada ere, maiatzaren 11 izango da izena emateko azken eguna.

Saioaren helburua da abiaduraren gaia etxean eta ikasgelan nola landu daitekeen aztertzea. Harremanakeko kideek gidatuko dute solasaldia, eta saioa doakoa bada ere, maiatzaren 11 izango da izena emateko azken eguna.

Erabaki oker bakar batek goitik behera aldatu edota betirako itzali dezake bizitza. Ideia hori behin eta berriro errepikatu dute gaur Soreasu antzokian hitza hartu duten lagunek, Bizitzaz blai egitasmoaren hasierako ekitaldia.

“Alkohola, drogak eta abiadura, nahasketa txarra dira”. “Istripu ia guztiak saihes daitezke, zentzuz jokatuz gero”. “Pentsatu zuen inguruan zenbat jende gazte zauritu den, edo hil”. Horrelako eta antzeko esaldi asko entzun dituzte gaur goizean Azpeitiko Soreasu antzokian.

Botere harremanetarako joerari begira jarri gara gaurko hezkidetzaren tartean, eta Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegirekin hitz egin dugu.

Errezilen hartutako bideari jarraituz, Bizitzaz Blai proiektua jarri dute martxan. Ikasle eta gurasoekin hainbat saio egingo dituzte, haien kontzientzietan eragiteko asmoz. Hainbat eragile eta norbanako aritu dira proiektua osatzeko lanetan.

Apirilaren 4an jarriko dute martxan proiektua, istripu baten eszenaratzearekin. Bertan parte hartuko dute auto istripu baten aurrean paper ezberdinak jokatzen dituzten norbanakoek: suhitzaileek, medikuek edota udaltzainek.

Zarauzko hainbat emakume elkartzen dira feminismoa lantzeko elkarrekin danborrak joz.

Gauzak asko aldatu dira, ezta?

Tratu onak, genero estereotipoak, biktima eta erasotzaile etiketak, kalearekiko beldurrak eta bikote harremanetako kontrol arriskutsuak.

Nolakoak dira euskaldunak sexualitatearen esparruan? Bideo honetan Kaixo Maitiak egindako inkestaz hitz egiten dugu.

Hamasei urterekin moto istripua izan zuen Jon Galarragak (Goiatz, 1985), eta, ordutik, gurpil aulkian dago. Trafiko istripuak saihesteko asmoz, Bizitzaz Blai heziketa prozesua landu dute, eta azaroaren 4ko testigantzen saioan bere esperientzia kontatu zien haurrei Jon Galarragak.

Sexologiaren ikuspuntuak, sexuen ezberdintasunak ez du inolaz ere pertsonen sexuarengatik baztertzea edota haien harremanak hierarkizatzea nahi izan; alderantziz, hezkuntza sexualaren barneko osagaiak dira hezkidetza, genero indarkeriaren prebentzioa, harreman afektibo osasuntsuen lanketa, sentimendu eta emozioen garrantzia.

Errepideko istripuak saihesteko, Bizitzaz Blai proiektua jarri dute martxan Errezilen. Gaur, azaroak 4, testigantzen saioa egin dute haurrekin. 

Nolakoak dira euskaldunak sexualitatearen esparruan? Bideo honetan Kaixo Maitiak egindako inkestaz hitz egiten dugu.

Datuek hitz egiten dute. Errezilgo bost mutil hil dira azken hamar urteotan moto eta auto istripuetan. 5 eta 35 urte bitartean zituzten. Herriak 600 biztanle inguru ditu, eta esan gabe doa zifra ikaragarria dela.

Azken hamar urteotan Errezilgo bost mutil hil dira moto eta auto istripuetan, eta horrek eragiten dien kezkari erantzunez, heziketa prozesu bat jarriko dute abian udalak, Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Harremanak Osasun Zentroak.

Erronka berriekin ekin diote 2016-2017 ikasturteari Harremanak osasun zentroko lagunek. Bertako Olatz Berastegik aipatu digunez, ikastetxeetan hezkidetza lantzen jarraitzeko asmoa dute, eta nabarmendu du nolako garrantzia duen haur eta nerabeekin berdintasun arloko prebentzioa lantzeak.

Plazera zure lehentasunen artean dago?

Ekainaren 28a, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna, aldarrikapen eguna gehiago da ospakizun eguna baino. Orlandoko eraso homofoboak jende guztiaren gaitzespena eta salaketa eragin bazuen ere, eguneroko jarrera homofoboek eta heteroarauaren araberakoek bizi-bizirik dirautelako gugan.

Zein eredu sexuala trasmititzen dizkigute komunikabideek ?

Nola bizi dute afektibitatea euskal herritarrek?  Galdera horri erantzun nahian, Kaixomaitia.eus guneak ikerketa bat egin du. Emaitzei buruz aritu dira Olatz Berastegi eta Iñigo Arandia.

Gizartean pentsamoldearen aldaketa gertatzen ari bada ere, adinekoen sexualitatearen inguruan aurreiritzi asko dauzkagu oraindik.

Gaurko egunez 1990ean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Gertaera garrantzitsu hori kontuan hartuta, urtero ospatzen da homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna.

Zeloak maitasunaren adierazle gisa ulertzen baditugu ere, agertzen diren sentimendu gisa ulertu behar genituzkeela azaldu du Berastegik.

Drogen itxurazko eta hasierako onura erotikoek erotikaren amaiera dramatikoa ezkutatzen dute.

Pertsonen arteko tratu onek eta enpatiak indarkeriazko harremanak saihesteko izan dezaketen garrantziaz. 

Sexu-joera edo orientazio sexuala pertsona baten nahi erotiko edo amodiozkoen objektua da, bere sexualitatearen beste agerpena izanik

Aitziber Estonba, Zarauzko Sexu-Aholkularitza Guneko arduraduna: «Adina zabaldu denetik gaiak ere anitzagoak dira. Lehen soilik erotikarekin (harreman sexualak) loturiko zerbitzua zela zirudien, jendeak hala uste baitzuen. Baina orain hainbat gai artatzen ditugu: kasu, gure egoera emozionalarekin loturikoak.

Haurtzarotik heldutasunerako etapa errebelde samarra da nerabezaroa. Harreman berriak egiteko parada eta gorputzean izandako aldaketak onartzeko garaia izaten da. Baita harreman sexual eta afektiboetan egin beharreko kudeaketa zehazteko garaia ere.

Haurrek jasotzen duten opari kopuru handiegiaz eta jostailuen erabileraz hitz egin digu Olatz Berastegik. Zehazki, aipatu du jostailuak ez direla neskentzat edo mutikoentzat izaten, jostailuak baino ematen zaien erabilera dela sexista. 

Haur Hezkuntzan sexualitatea lantzea etorkizuneko harreman ereduetarako zeinen garrantzitsua den azaldu digu Olatz Berastegik.

Euskadi Irratiko Mezularian saioan nerabeen sexual heziketari buruz aritu da solasaldian Olatz Berastegi.