Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa.

2020ko abendua. Urte luzez gogoratuko gara igaro den urteaz. Oroitzen naiz Azpeitiko inauterietan tipo bat ikusi genuela koronabirusez mozorrotuta, eta bere laguna txinatarrez jantzita.

Hausnarketa eta gozamen iturri dira euskara eta feminismoa txirikordatuak ikusten ditugun bakoitzean gure bizitzen dinamikak aztertzeko.

Menopausiaz asko hitz egin da baina menopausiaren aurreko zikloaz gutxiago. Eta aldi horrek nerabezaroarekin duen lotura izugarria da.

Hausnarketa eta gozamen iturri dira euskara eta feminismoa txirikordatuak ikusten ditugun bakoitzean gure bizitzen dinamikak aztertzeko.

A zer-nolako urte zail eta xelebrea daramagun… 2021a lasaiagoa etorriko ote da! Alabarekin konfinamendu garaian serieak ikusten hasi nintzen, une haiek bion artean konpartitzen genuen denbora bihurtuz.

Maskara jarri diozu mugikorrari baina, halere, ez zara kontrol-kutsaduratik libratu. Hor dabil teknologiak suspertzen duen dopamina jo eta ke zure nahia irabazi arte.

Konfinamendu garaian, doluaren inguruko trebakuntza jaso genuen. Eta, trebakuntza saio horretan, ideia oso interesgarri bat entzun genuen eta, ondoren, landu: hain justu ere, dolua taldean lantzearen garrantzia.

Sistema ekonomiko suntsitzaile honek ekarritako egoera pandemiko berri honetan, etorkizuna irudikatzeko baieztapen erabatekoak baino, galderak ditugu.

Zazpigarren astea etxean konfinaturik gaudela, pandemia arraro batek gure lurraldea eta mundu osoa jo ondoren. Zazpi aste informazioa lortzeko bide ezberdinez hausnartzeko eta eztabaidatzeko.

Zer ikasiko dugu bizitzen ari garen konfinamendu egoeratik? Zer ondorio izango ditu horrek guztiak gure ikuspuntu, jarrera eta ekintza politikoetan, pertsonaletan zein sozial-komunitarioetan? Eta gizartean?

Aurtengoz, joan dira inauteriak, gure inguruan hain sentsazio ezberdinak pizten dituzten festak. Badago edozein lekutara joango litzatekeen jendea mozorrotzearen inguruan edozer gauza entzun aurretik.

Diskurtso hegemonikoek zutabe-balio irmoetan finkatuak egonagatik nolabaiteko malgutasuna erakuts dezakete beren mundu ikuskera eta interesak igortzerakoan.

Amaitu zen 2019a ere, eta hemen dugu jada 2020a. Txikia nintzenean uste nuen 2020an espazio ontziak ibiliko zirela zerutik barrena, ezin bainuen imajinatu ere egin 2020an zer gertatuko ote zen.

Gurasoak kezkatuta daude. Irakasleak kezkatuta daude. Eta adin txikikoak, bitartean, haur zein nerabe, beraien bizitzarekin aurrera doaz pantailaren aurrean. Bizitzaren gaindigitalizazioaren aurrean, beraz, zer egin? Nola jokatu?

Belaunaldi geroz eta zorrotzagoak gara. Guraso bezala izugarria da gure seme-alabekiko dugun exijentzia, geroz eta handiagoa. Baita bezero moduan ere.

Egungo bizimoduaren ezaugarrietako bat dirudi errealitateak –betikoak, garai batean harraskatzen, musukatzen, ukitzen genuen errealitate horrek– nonbaitera alde egin duela. 

Holaxe ba, udara ari zaigu joaten aurtengoan ere oporren deskantsua ziztu bizian igaro ondoren. Berriro ere eskola eta ikastoletako ateak ireki, gelak txukundu, mantalak astindu eta koaderno berriak erosteko ordua etorri da…

Pasa dira «San Iñaziyuek». Hango tiobibo eta kontzertu, bertako banda herriko kaleetatik gora eta behera, txosnak, dantzak, amodio-kontuak, gaupasak, Gixau Txapelketa, elektrotxufla eta txikiteo luzeak.

Ez dakizu zer norabide hartu zure bizitza profesionalean? Konfiantza galdu duzu zure garai bateko abilidade sendoetan? Ez zara ondo moldatzen ziurtasun-gabezia kudeatzerakoan? Azken boladan burumakur zabiltza, borrokarako gogoa eta kemena galduta?

Gaur egun horrenbeste erabiltzen dugun «freelance» anglizismoa ahotan hartzean, balizko askatasunetik zenbait enplegu-emailerentzat bere lana saltzen duen langileaz ari gara.

Sexu-hezkuntza oso urria da eta gazte eta haurren erreferenteak interneten daude”.

«Hainbat faktorek eragiten dute identitatearen eraikuntzan; besteak beste, nondik gatozen eta gurasoek gugan egin dituzten proiekzioak zeintzuk diren», nabarmendu du Olatz Berastegi psikologoak. «Oso desberdina da gurasoek lehenengo seme-alabarekin, bigarrenarekin edo hirugarrenarekin irudikatzen dutena», gehitu du.

Nerabezaroa. Noiz hasi eta noiz amaitzen den bizitzako aldi korapilatsu naiz eder hau ezin dugu erraz zehaztu. Batzuek diote orain lehenago hasten dela eta geroago amaitu.

Ez dago munduan okerreko gorputz transik. Izan ere, jaio garen materialtasun horretatik abiatzen dugu denok bizitza eta gorputz guztiak dira duin eta maitagarri. Indar-ideia hori defendatzen du Miquel Misse soziologo eta aktibista transak “A la conquista del cuerpo equivocado” liburuan.

Bagara, hor gaude, eta ospatzekoa da historiaren atzealdean emakume aitzindariek abiarazi zuten borroka politikoari esker egun gozatzen eta pairatzen dugun orainaldi zabal eta labaingarri hau.

Gaur, Anoetarako bidean, gure semeak honakoa esan dio arrebari: «Begiratu, hor goian ikusten dituzun etxe eder horiek Realeko jokalarienak dira!». Eta arrebak erantzun, «zeinenak, neskenak edo mutilenak?».

Zer ondorio izan ditu gure sexualitatean bizitzaren digitalizazioak?

Autodefentsa feminista emakume feministek sortu eta irakasten dute. Helburua gizarte patriarkal honetanemakumeok bizi ditugun eraso matxisteak identifikatzea, sahiestea eta aurre egiteko tresnak sortzea da.

Abiaduraren eta errepidearen arriskuen inguruko prebentziorako proiektua da eta eragile ugarik hartuko du parte.

Iaz bezala, herriko ikasleekin lanketa egingo dute, baina aurten «indar berezia» jarri nahi du Udalak gurasoen sentsibilizazioan.

Ligoteo sanoa.

Haurrek kolore, zama eta forma ezberdineko motxilak izaten dituzte. Batzuek gurasoak espetxean dituzte, beste batzuek gurasoak bananduta, hezkuntzak, adopzioek, heriotzak… ere eragin handia dute haurrek gainean dituzten motxilak betetzean.

“Nork ote du maitasun osasuntsuaren giltza?” galdera oinarri harturik, gure harremanen inguruan hausnartu dugu.

Sexualitateari buruzko liburu interesgarriak

Cumple su cuarto año al frente de la consulta ubicada en Zuberoa kalea, que ofrece consejos de forma gratuita y confidencial.

Haurrek kolore, zama eta forma ezberdineko motxilak izaten dituzte. Batzuek gurasoak espetxean dituzte, beste batzuek gurasoak bananduta, hezkuntzak, adopzioek, heriotzak… ere eragin handia dute haurrek gainean dituzten motxilak betetzean.

Haurrek kolore, zama eta forma ezberdineko motxilak izaten dituzte. Batzuek gurasoak espetxean dituzte, beste batzuek gurasoak bananduta, hezkuntzak, adopzioek, heriotzak… ere eragin handia dute haurrek gainean dituzten motxilak betetzean.

kastetxeetan berdintasuna, genero indarkeria eta sexualitatea lantzeko programa bat abian du Zarauzko Udalak azken urteotan, eta sexu-aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen die herritarrei.