A zer-nolako urte zail eta xelebrea daramagun… 2021a lasaiagoa etorriko ote da! Alabarekin konfinamendu garaian serieak ikusten hasi nintzen, une haiek bion artean konpartitzen genuen denbora bihurtuz. Eta ordutik hona, ohiturari jarraituz, tarteka serie berri bat ikusten dugu elkarrekin, bion arteko konplizitate une bihurtuz, bere nerabezaroaren eta nire menopausia-aurrearen arteko zubi.
Zaharrek islatzen dute erabat gure gizarteak baztertzen duen guztia edo, hobeto esanda, gizarte horrek eraikitako zahartzaroan pairatzen dute haiek funsgabe hamaika zama.
Gaur, Anoetarako bidean, gure semeak honakoa esan dio arrebari: «Begiratu, hor goian ikusten dituzun etxe eder horiek Realeko jokalarienak dira!». Eta arrebak erantzun, «zeinenak, neskenak edo mutilenak?».