Heziketa afektibo-sexuala, berdintasuna eta indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko Zarauzko ikastetxe guztietan garatzen dugun hezkuntza-programa.

Sexologiaren ikuspuntuak, sexuen ezberdintasunak ez du inolaz ere pertsonen sexuarengatik baztertzea edota haien harremanak hierarkizatzea nahi izan; alderantziz, hezkuntza sexualaren barneko osagaiak dira hezkidetza, genero indarkeriaren prebentzioa, harreman afektibo osasuntsuen lanketa, sentimendu eta emozioen garrantzia.

Erronka berriekin ekin diote 2016-2017 ikasturteari Harremanak osasun zentroko lagunek. Bertako Olatz Berastegik aipatu digunez, ikastetxeetan hezkidetza lantzen jarraitzeko asmoa dute, eta nabarmendu du nolako garrantzia duen haur eta nerabeekin berdintasun arloko prebentzioa lantzeak.