«Hainbat faktorek eragiten dute identitatearen eraikuntzan; besteak beste, nondik gatozen eta gurasoek gugan egin dituzten proiekzioak zeintzuk diren», nabarmendu du Olatz Berastegi psikologoak. «Oso desberdina da gurasoek lehenengo seme-alabarekin, bigarrenarekin edo hirugarrenarekin irudikatzen dutena», gehitu du.

Haurrek kolore, zama eta forma ezberdineko motxilak izaten dituzte. Batzuek gurasoak espetxean dituzte, beste batzuek gurasoak bananduta, hezkuntzak, adopzioek, heriotzak… ere eragin handia dute haurrek gainean dituzten motxilak betetzean.