Abiaduraren eta errepidearen arriskuen inguruko prebentziorako proiektua da eta eragile ugarik hartuko du parte.

Iaz bezala, herriko ikasleekin lanketa egingo dute, baina aurten “indar berezia” jarri nahi du Udalak gurasoen sentsibilizazioan.

Urola bailaran arazo bati erantzun nahi dion ekimena da; inguru horretan azken urteotan gertatzen ari den auto eta moto istripu kopuru beldurgarriari eta hauen ondoriei aurre egiteko sortutakoa.

Saioaren helburua da abiaduraren gaia etxean eta ikasgelan nola landu daitekeen aztertzea. Harremanakeko kideek gidatuko dute solasaldia, eta saioa doakoa bada ere, maiatzaren 11 izango da izena emateko azken eguna.

Saioaren helburua da abiaduraren gaia etxean eta ikasgelan nola landu daitekeen aztertzea. Harremanakeko kideek gidatuko dute solasaldia, eta saioa doakoa bada ere, maiatzaren 11 izango da izena emateko azken eguna.

Erabaki oker bakar batek goitik behera aldatu edota betirako itzali dezake bizitza. Ideia hori behin eta berriro errepikatu dute gaur Soreasu antzokian hitza hartu duten lagunek, Bizitzaz blai egitasmoaren hasierako ekitaldia.

“Alkohola, drogak eta abiadura, nahasketa txarra dira”. “Istripu ia guztiak saihes daitezke, zentzuz jokatuz gero”. “Pentsatu zuen inguruan zenbat jende gazte zauritu den, edo hil”. Horrelako eta antzeko esaldi asko entzun dituzte gaur goizean Azpeitiko Soreasu antzokian.

Errezilen hartutako bideari jarraituz, Bizitzaz Blai proiektua jarri dute martxan. Ikasle eta gurasoekin hainbat saio egingo dituzte, haien kontzientzietan eragiteko asmoz. Hainbat eragile eta norbanako aritu dira proiektua osatzeko lanetan.

Apirilaren 4an jarriko dute martxan proiektua, istripu baten eszenaratzearekin. Bertan parte hartuko dute auto istripu baten aurrean paper ezberdinak jokatzen dituzten norbanakoek: suhitzaileek, medikuek edota udaltzainek.