Olatz Berastegi: “Begirada ireki eta sexualitatea pertsona guztiengan dagoela ulertu behar genuke”

Gizartean pentsamoldearen aldaketa gertatzen ari bada ere, adinekoen sexualitatearen inguruan aurreiritzi asko dauzkagu oraindik. Sexualitatearen helburu gisa ugalketa markatzen denez, gaitasun hori dutenentzat bakarrik erreserbatua dagoela sexualitatea dirudi, gazteentzat, alegia. Sexu-erakarpena erakargarritasun fisikoaren erantzuna denez, eta ederra eta zaharra kontrajartzen direnez, zahartzaroan ez dagoela sexu-erakarpen fisikorik uste dugu.