Datuek hitz egiten dute. Errezilgo bost mutil hil dira azken hamar urteotan moto eta auto istripuetan. 5 eta 35 urte bitartean zituzten. Herriak 600 biztanle inguru ditu, eta esan gabe doa zifra ikaragarria dela. Gai delikatua izanik, herritarrek isilean eman dituzte urteak. Bakoitzak bere modura gorde du barruan mina. Baina zerbait egiteko garaia badela iritzita, Bizitzaz Blai egitasmoa jarri dute martxan udalak, Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Harremanak osasun zentroak, Berdinbideanek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta.
Segi irakurtzen Urola Kostako Hitzan