Ikasturte berria hasita abian da berriro Zarauzko Sexu Aholkularitza Zerbitzua

2013az geroztik zarauztarren esku jartzen du Zarauzko Udalak Sexu Aholkularitza zerbitzua Harremanak Elkarteko Aitziber Estonba sexologoaren eskutik. Bertara edozein herritar joan daiteke, banaka zein bikote edo taldeka. Bertan kontsultak presentzialki edota telematikoki egin daitezke (korreoz, whatsapp-ez, sare sozialen bitartez…).

Pasa den astean Zarauzko Udalak antolatutako prentsaurrekoan Gloria Vazquez Udaleko Parekidetasun Zinegotziak eta Aitziber Estonba sexologoak zerbitzuaren balorazioa egin zuten. Hemen duzue Erlo Telebistako laburpena.

Ikusi Zarauzko Hitzak argitaratutako albistea eta Udalaren prentsa-oharra.