Emozioek ba al dute ideologiarik? Printzipioz badirudi ezetz, emozioak gure baitako edo inguruko aldaketen/estimuluen aurrean gure gorputzak ematen dituen erantzun edo erreakzio organikoak direlako, izan fisiologikoak, psikologikoak edo konduktualak. Aldiz, beste upeleko sagardoa da egun politikari profesionalek –azkenaldian, bereziki, atzetik duten «spin doctor» delakoek edo estrategek– nola baliatzen dituzten hautesleen emozioak hauteskundeak irabazteko, mezu, diskurtso eta lelo jakin batzuen bidez.
Segi irakurtzen Itziar Elizondoren artikulua Gaur8n.