Akaso gurea bezalako gizarteetan ahalegin handirik egin behar ez dugunez gosea asetzeko, hura beste leku batzuetara desbideratzen dugu. Hala, niaren aterpean hamaika gose proiektatzen ditugu gure ezdeusa despistatzeko: betiko jakin, atsegin, diru edo ondasun goseari gehitu beharko zaizkie egungo sareetakoak, like eta match gose bezalakoak.
Gauzak horrela, janariak modu errazean eskuratze horretan distira guztiak ez dira urre. Elikagai ultraprozesatuak, gantz, azukre eta gatz indize altuak dituztenak, superkalorikoak izateaz gain merkeenak dira. Industriak diru asko inbertitzen du asmatzeko zenbatekoa izan behar den elementu horien kantitate zehatza kontsumitzailea bere zaporearekin engantxatzeko.
Segi irakurtzen Itziar Elizondoren artikulua Gaur8n.