Maskara jarri diozu mugikorrari baina, halere, ez zara kontrol-kutsaduratik libratu. Hor dabil teknologiak suspertzen duen dopamina jo eta ke zure nahia irabazi arte. Jonkien erara esnatu eta berehala pantailari tik-tok: hortxe duzu, ohi bezala, bizitza digitalaren atea zabalik, hain erraz eta doi, dena eskura eta prest, esfortzurik gabe.