Errepideko istripuen ondorio latzak aurrez aurre

Erabaki oker bakar batek goitik behera aldatu edota betirako itzali dezake bizitza. Ideia hori behin eta berriro errepikatu dute gaur Soreasu antzokian hitza hartu duten lagunek, Bizitzaz blai egitasmoaren hasierako ekitaldian. Errepideko istripu baten irudikapena zegoen iragarria. Irudi latzak batetik eta, batik bat, istripu bat gertatzen denean protagonista izaten direnen hitzak bestetik, baita istripu larrien ondorioak zuzen-zuzenean bizi dituztenen testigantzak ere. Horiexek ikusi eta, bereziki, entzun, dituzte Soreasun elkartutakoek. Entzuleen artean, DBHko eta Batxilergoko ikasleak ziren nagusi, hein handi batean haiei zuzendutakoa baita egitasmoa.

Segi irakurtzen Uztarrian