Patxi Izagirre heriotzaz aritu da
Ederra izan zen ostiraleko hitzaldia. Ederra izan zen, denon artean konpartitu genituen bizipen, emozio… guztiak. Ederra izan Patxirekin berriz ere egotea…
Ze ausartak izan zineten hitzaldira etortzen, jakinda hainbeste maitatutako pertsonen galera hain berria zegoela kasu batzuetan eta beste batzuetan heriotza hain prozesu zaila izan denean.
Hitzaldian geunden danok, asko maite dugun gure gertuko pertsona bat agurtu behar izan dugu, denok modu ezberdin batean: istripuan hildako semea, ezbeharrez hildako semea, buruz beste egindako ama edo alaba, minbiziak eramandako ahizpa, ama, bikote gaztea…
Hunkigarria izan zen denon artean heriotzaz modu ireki batean hitz egitea, gure emozioak komunikatzeko konfiantza sentitzea…
Patxik heriotzaren inguruan eman daitezkeen usteak, haurrekin gaia nola landu, topikoak, doluaren prozesuaz modu naturalean hitz egin zigun. Behar denean ere laguntza eskatzen jakitea garrantzitsua dela ere aipatu zuen. Xumetasunez, umiltasun apalean.
Mila esker hitzaldira etorri zineten guztioi, mila esker zuen parte hartzeagatik eta zuen eskuzabaltasunagatik.
Ondo bizi guztioi
Ana Elosegi